XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZAURREA

Orain dela gutxi idazle batek ipuinari buruz zeukan iritzia irakurri nuen.

Haren ustez, ipuinak ez zuen etorkizunik, nobelaren ondoan, ipuinari zehaztasuna falta zaio - zioen -, nahiz ota laburtasuna eduki bere alde.

Aurreraxeago, beste idazle batek honela zioen: Ipuina XXI. mendeko generoa da.

Gero eta azeleratuago dabilen mundu batean arteak forma azkarrak, laburrak behar ditu; artistak adierazi nahi duena berehala, denborarik galdu gabe, transmititzen dutenak.

Cortazar-ek, behin, nobela eta ipuina zinearekin eta argazkiarekin konparatu zituen.

Nahiago dut azken ikuspuntu hori.

Zinezalea izan zaitezke eta, era berean, argazkizale amorratua; nobelazalea eta, aldi berean, ipuinzale porrokatua.

Horrela gertatzen zait niri behintzat eta zuri ere hala gertatzea nahi nuke.

Horregatik ahalegintzen gara urtero lehiaketa honetako ipuinik hoberenak zuretzat aukeratzen.

Ea asmatu dugun.

BEGOÑA MURUAGA